Civivox Iturraman aurkeztu genuen “Filmoteca Humana” proiektuaren aurrerapen bat. Proiektu honen helburua da mikro-dokumentalak elkarlanean sortzea, nahi gabeko bakardadea bizitzen ari diren gazte eta adinekoekin, bai landa-eremuetan bai hirietan.
Isilpeko arazo honi ikusgarritasuna emateko, Ados Teatroak eta Bidebitarte Kooperatibak “El Eco – Oihartzuna” proiektua jarri dute martxan. Lehenik, adin ezberdinetako 20 pertsonaren dokumental laburrak egingo dira. Gero, belaunaldi arteko tailerrak egingo dira, eta amaitzeko, hilabeteetako elkarlanaren emaitza den antzezlan bat estreinatuko da.
Proiektu hau Giza Eskubideak Eszenara izeneko lan-ildoaren barruan dago, 2016tik egiten ari direna.
“Filmoteca Humana” proiektuak honako erakundeen babesa jaso du: Innova Programa – Caja Navarra Fundazioa, “la Caixa” Fundazioa, Iruñeko Udala eta Donostiako Udala.
Eskerrik asko Zaindu Leitzaldeari eta Leitzako Udalari, proiektuan parte hartu nahi zuten pertsonak aurkitzen lagundu dutelako.
Ezagutzen al duzu nahi gabeko bakardadean dagoen eta parte hartu nahi lukeen norbait?
Jar zaitez gurekin harremanetan!

